
Prebentzio-zerbitzuen ASPA EUSKADI elkartea irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, Estatu mailakoa eta ondorengoak dira bere helburu behinenak: bazkideen interesak nahiz merkatu librearen ideiak defendatzea, eta sektore berri eta garrantzitsu bat sendotzeko lan egitea.
Elkarte honek helburu eta garatzeko ekintza gisa, honako hauek ditu:
- Bertako bazkideek Administrazio Publikoekin dituzten harremanak koordinatzea
- Bertako bazkideei aholkuak eta informazioa ematea, beraiengan eragina duten legezko neurriei buruz, edo bertako bazkideen helburuen edozein gai interesgarriri buruz
- Indarrean dauden arauak betetzeko eta garatzeko, bertako bazkideei jarduera-jarraibideak proposatzea. Baita bertako bazkideek hirugarren batzuekin dauzkaten harremanak koordinatzea ere
- Oro har, enpresetan Segurtasuna eta Osasuna sustatzen duten ekintza bateratuak garatzea
- Zuzendaritza Batzordeak erabakitzen dituen instantzia guztietan sektore profesionala ordezkatzea
- Sektoreko langileen eta enpresarien prestakuntza. Bazkideei sektorean bertan esanguratsuak izan daitezkeen beste zerbitzu batzuk eskaintzea ere aurreikusten da