ASPA Euskadi: Asociación de Servicios de Prevención ajenos

Logotipo osalan
ASPA Kanpoko Prebentzio Zerbitzuen Federakuntzako kidea da

Aurkezpena

31/1995 Lan-arriskuen prebentziorako legeak enpresak oinarritu behar diren jarduteko markoa eta arau konkretuak ezartzen ditu, prebentzio sistema eraginkorra izateko eta enpresako kudeaketan integratuta egoteko. Enpresa-betebehar honen konplexutasunaren aurrean, enpresa ertain eta txikiak aurkitzen duen oztopo nagusia, arlo honetako eginbeharren betetze-maila zehatza da. Horregatik jotzen dute kanpoko prebentzio-zerbitzuen kanpo-aholkularitzara. Hauek Euskal Autonomia Erkidegoan beren funtzioak betetzeko baimena dute, eta inplikatutako aldeen artean LAN-ARRISKUEN PREBENTZIOAREN KONTZERTUA eginda, beren jarduera eta betebeharren garrantzia adierazi behar dute.

ASPA EUSKADI, Euskal Autonomia Erkidegoko Kanpoko Prebentzio-Zerbitzuen elkarte gisa, enpresek beren betebeharrak betetzeko dituzten oztopoez jabetuta, JARDUNBIDE EGOKIEN KODE honen bidez, enpresariei beren PREBENTZIORAKO KUDEAKETA PLANEAN eguneratuak izan behar dituzten dokumentuez informatzea du helburu. Izan ere, dokumentazio honek berrikusia eta Enpresa nahiz Kanpoko Prebentzio-Zerbitzuarekin elkarlanean (bakoitzari dagokion jarduera eremuan) etengabe eguneratua egon behar du.

Ekintza hauek guztiak egoki burutzea 31/95 Lan-Arriskuen Prebentziorako Legeak eta Lan Ikuskapenak enpresariari eskatzen dizkion prebentziorako ekintza multzoa arrakastaz garatzeko giltzarria da. Ezinbestekoa da enpresariak beharrezkoa den konpromiso maila izatea eta Kanpoko Prebentzio-Zerbitzuak bere lana garatzeko baliabide tekniko eta giza baliabide egokiak edukitzea. Era berean, ezinbestekoa da bere garapena zuzena izatea, indarrean dagoen araudiaren arabera, hau da, 39/1997 Errege Dekretuan garatutako PREBENTZIORAKO ZERBITZUEN ARAUDIAREN arabera.

www.aspaeuskadi.esinfo@aspaeuskadi.es • 943 312 680