ASPA Euskadi: Asociación de Servicios de Prevención ajenos

Logotipo osalan
ASPA Kanpoko Prebentzio Zerbitzuen Federakuntzako kidea da

Kode Deontologikoa

Honako hauek dira ASPA EUSKADIk, ikuspuntu etikotik, gomendatzen dituen kalitate deontologikorako ezinbesteko irizpideak, baita kanpoko prebentzio-zerbitzuaren jarduera profesionalak oinarrian hartu behar dituenak ere:

1. Enpresako politika orokorrean prebentzio-kontzeptuak integratzeko konpromisoa

Lan-arriskuen prebentzioa integratzeak kanpoko prebentzio zerbitzurako lehentasuna izan behar du enpresako politika orokorrean; horregatik, ezinbestekoa da prebentzio erakundeak burutuko dituen lanak, ez eskaintzea prebentzioaren araudia itxuraz betetzeko dokumentazio generikoa; baizik eta egindako lana enpresaren errealitatera egokitua egon behar da eta enpresa bezeroaren lan prozesu arruntetan integrazioa laguntzen duen kudeaketa metodo batean integratua.

2. Irizpide prebentiboei irizpide komertzialen gainetiko lehentasuna ematea

Lan teknikoaren kalitate eta kantitate irizpideek ekonomikoki lor daitezkeenek baino garrantzi handiagoa izan behar dute. Enpresarekin negoziatutako ordain ekonomikoak ez du arriskuan jarri behar egin beharreko lan teknikoa, eta kontzertu prebentiboko baldintzak aldatu gabe, ezingo ditu prebentziozko funtzio gehiago edo gutxiago egin.

Bestalde, kontzertu prebentiboen garrantzi juridikoa ikusita, gomendagarria da kontzertu horiek indarrean dagoen araudian, 39/97 Errege Dekretuaren 20. artikuluan, ezarritako baldintzekin bat etortzea, klausula argi eta ulergarriekin, interpretazio anitzak alboratuz. Aipatutako kontzertua betetzea eta bertan adierazitakoa zein mailatan gauzatzen den ezagutzea izango dira, prebentzio-zerbitzuaren kalitate-kontrola.

3. Loturen askatasuna eta gabezia

Ekintza prebentiboen askatasuna sustatzeko, eta gainera, legeak hala aginduta, gure jarduerarekin koherentea da, kanpoko prebentzio-zerbitzuek merkataritza helburu bakar gisa, baimenduta dauden ekintza prebentiboak izatea. Era honetan, lan-arriskuen prebentzioa beste helburu komertzial batzuk lortzeko elementu moduan erabiltzea saihestuko da.

4. Onarpena duen akreditatutako eremu geografikoarekiko errespetua

Kanpoko prebentzio-zerbitzuek prebentzio gaietan hartzen dituzten ardurak direla eta, beharrezkoa da Administrazioak baimendutako eremu geografikoa errespetatzea. Osasunaren Zaintzaren arloan, eta lan merkatuan libre dagoen giza baliabide eskasia egon arren, ASPAk arlo honetan ere, baimendutako eremu geografikoa errespetatzea gogorarazten du. Beraz, Lan Medikuntzan espezialistak dauden eremuetan bakarrik jardun behar da. Gainera, errekonozimendu medikoetarako unitate mugikorrak dauzkaten lurralde-erabilera bereziki zaindu behar da.

5. Akreditazioen baldintzak mantentzea

Etengabe legezkotasun egoeran egoteko helburuarekin, erakunde prebentiboa hazten doan heinean, gomendagarria da Administrazioari, aldika-aldika, gertatu diren langileen eta instalazioen aldaketen berri ematea. Gainera, derrigorrean bete beharreko legezko eginkizuna da.

6. Diziplina anitzeko jardueren irizpidea

Prebentzio-zerbitzuaren jokaera lan-arriskuen prebentzioari buruzko ikuspegi anitzagatik bereizi behar da. Gure prebentzioaren araudiaren oinarrietako bat da. Burututako lanek ondorengoak izan behar dituzte kontuan (beti ere egoeraren arabera): Lan Segurtasunari dagozkion edukiak, Higiene Industriala, Ergonomia-Psikosoziologia Aplikatua, Lanaren Medikuntza eta diziplina ezberdinen arteko harremanak.

7. Eragin estraprofesionalik gabeko berezko irizpide teknikoak

Prebentzio-zerbitzuak betetzen dituen funtzioak burutzeko irizpideek berezkoak izan behar dute eta kontuan hartu beharreko neurriek eragindako edozein eragilerengandik urrun egon behar dute. Beti ere, eragin horrek jokaera txikiagoa sortzen badu edo egoera arriskutsuen mantentze mugagabea murrizten baldin badu. Kanpoko prebentzio-zerbitzuaren konpromisoa, enpresari bere osotasunean dago zuzenduta, hau da, langileei eta enpresariei.

8. Giza baliabideen eta tresna egokien erabilera

Prebentzio-zerbitzuak egiten dituen lanak burutzeko giza baliabide eta tresna egokiak dituela ziurtatu behar du, bai baliabideen kalitateari dagokionez, bai baliabideen kantitateari dagokionez. Enpresa batean giza baliabideak eta tresnen mantentze nahiz kalibraketarako politika ezarri baino lehen, hitzarmena egindako enpresaren ezaugarriak kontuan hartu behar dira.

9. Konfidentzialitatea

Prebentzio-erakunde baterako ezinbestekoa da enpresa-bezeroetatik eta langileegandik jasotako datuak konfidetzialitate handiz isilpean izatea, legezko agindu batek dagokionari erakustea eskatzen ez badu, behintzat. Gomendio hau, begi bitan dauden araututako arrazoiengatik, bereziki Osasunaren Zainketen ekintzetan areagotzen da.

10. Prebentzio gaietan Administrazioarekin eta Eragile Sozialekin kolaboratzea.

Prebentzioaren araudiak Kanpoko Prebentzio-Zerbitzuei ematen dizkien funtzioak kontuan hartuta, beren ezinbesteko helburua da Lan Administrazio eta Osasun Administrazioekin, Federazioekin, Enpresa Elkarteekin eta sindikatu ezberdinekin harreman estua izatea, prebentzio eraginkorra lortzeko.

www.aspaeuskadi.esinfo@aspaeuskadi.es • 943 312 680