SENTSIBILIZAZIO KANPAINA LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOAN
KALITATE ADIERAZLEEN ARABERAKO JARDUNBIDE EGOKIEN GIDA
0) SARRERA
Araudiak garapen izugarria izan du lan osasunean, eta administrazioak, sindikatuek eta enpresa erakundeek gero eta interes handiagoa dute laneko arriskuen prebentzioan (lap). Horren eraginez, langileen segurtasun eta osasun adierazleen bilakaerak eta egoerak aurrera ere egin behar dute. Lap sistemen xedea da langileen segurtasuna eta osasuna babestea eta sustatzea. Sistema horien helburu nagusia da lanarekin zerikusia duten gaixotasun, ezgaitasun eta heriotza kopurua txikiagoatzea, eta langileek lanean duten segurtasuna, osasuna eta ongizatea hobetzea.
Lap sistemetan egiten diren jarduerak, nahi diren emaitzak lortzearekin zerikusia duten datu zientifikoetan oinarritu behar dira. Emaitzen adierazleak beharrezkoak diren tresnen bidez definitu eta neurtu behar dira, lap sistemen ekintza egokitzeko. Gida honen xedea laneko arriskuak prebenitzeko sistemak ebaluatzeko erabilgarriak diren adierazle mota desberdinei buruz hausnartzea da, eta bereziki langileen segurtasunari eta osasunari buruzko emaitzen adierazleak izatea eta erabiltzeak duen garrantziari buruz gogoeta egitea.
a)SEGURTASUN ETA OSASUN ADIERAZLEAK
Gure herrialdean langileen segurtasun eta osasunari buruz erabilgarri dauden zenbait adierazle labur berrikusten baditugu, gaur egungo egoera hobe daitekeela ikusiko dugu garbi.
Lan honetan, laneko arriskuen prebentzioa kudeatzeko sistemen eta dagozkien enpresen prebentzio zerbitzuen bidez emaitzen adierazleak erabiltzea defendatu eta justifikatuko dugu.
b)EMAITZEN ADIERAZLEAK LANEKO ARRISKUAK PREBENITZEKO KUDEAKETA SISTEMETARAKO
EMAITZEN ADIERAZLEAK: Laneko arriskuak prebenitzeko kudeaketa-sistemetan beharrezkoak dira, gida honen xedea diren egiturak eta prozesuak ezartzen ari direnean nahiz haien jarraipen egin eta etengabe hobetzen direnean.
Gida praktikoa eta erraza izatea nahi dugu.