ASPA Euskadi: Asociación de Servicios de Prevención ajenos

Logotipo osalan
ASPA Kanpoko Prebentzio Zerbitzuen Federakuntzako kidea da

ERREGISTRO DOKUMENTALA

Lan-arriskuen prebentzio legeak enpresaria behartu egiten du bere enpresa barnean aurrera eramaten diren material prebentiboen ekintzen multzoa formalki dokumentatzera. Hau enpresak bere betebeharrak egin dituen ageriko froga izango da.

Administrazioaren aurrean betebehar hau burutzeko, Kanpoko Prebentzio-Zerbitzu batekin Lan-arriskuen Prebentziorako Kanpo Zerbitzuen Kontzertua formalizatua duen enpresariak bere enpresan Lan-arriskuen Kudeaketa Sistemaren Dokumentu Erregistroari buruzko aholkularitza jaso beharko du; esate baterako, nola gauzatu eta zein izango diren bertako edukiak.

Enpresari orok bere Kanpoko Prebentzio-Zerbitzuari exijitu behar dio bere enpresako “Lan-arriskuen Prebentziorako gidaliburuak” prebentzioaren ezarpen egokia eta lan-arriskuen beharrezko kontrolean nahiz langileen osasunaren zainketan aipatzen diren eduki guztiak izatea.

LAN-ARRISKUEN PREBENTZIORAKO GIDALIBURU OROKORREKO EDUKIAK

1. ENPRESAKO LAN-ARRISKUEN PREBENTZIORAKO POLITIKA

  • Enpresaren zuzendaritzaren konpromiso eta printzipioen deklarazioa
  • Ekintza prebentiboen antolakuntza. Organigrama
  • Bertako partaideen funtzioak eta ardurak
  • Enpresan aplika daitezkeen lan-arriskuen prebentziorako Prozeduren Gidaliburua
  • Kanpoko Prebentzio-Zerbitzuarekin dauzkaten kontzertuak
  • Aldizkako laneko bileren egutegia
  • Helburuak ezartzea
  • Informazio jardueren, kontsulten eta langileen parte-hartzearen konstantzia dokumentala (bileren aktak, prebentzio-motari buruzko kontsultak, aldi baterako langileen kontratazioen berri prebentzio-ordezkariei ematea, Segurtasun eta Osasun batzordearen konstituzio akta, etab.)

2. LAN BALDINTZEN KONTROLA

  • Kontzertu/Berritzearen hasierako ekintzen urteko programazioa.
  • Enpresako lanpostu guztien arriskuen ebaluazioa/berrikuntza/berrebaluazioa
  • Arrisku ekonomikoen, higienikoen eta psikosozialen txostenak
  • Neurri zuzentzaileen planifikazioa, kontrola eta jarraipena. Berauen arduradunak eta burutze-epeak adierazi behar dira.
  • Legezko baimenak dauzkaten taldeen eta instalazioen proiektuak
  • Instalazioetan eta Segurtasun Industrialeko Araudiaren menpe dauden ekipoetan baimendutako Industria Erregistroak eta Kontrolerako Erakundeen Ikuskapen agiriak.
  • Makinen eta lan tresnen CE onespen deklarazioak
  • Makinak eta lan tresnak erabiltzeko gidaliburuak, gaztelaniaz, eta langileen eskura egotea
  • Azterketen eta araudi espezifiko batera atxikita dauden lan tresnen frogatze erregistroen liburua
  • Instalazioen, makinen eta tresnen prebentziorako mantenuaren programa
  • Langileen eskura dauden substantzia eta gai arriskutsuen segurtasun fitxak
  • Babes indibidualeko ekipoen CE onespen deklarazioak
  • EPI mantenuaren eta erabileraren ezaugarrien gidaliburuak
  • Langileei EPIak eman izanaren ziurtagiriak
  • Urteko Kontzertu/Berritzearen amaierako urteko memoria

3. PREBENTZIO-JARDUERA ESPEZIFIKOAK

  • Instalazioen, prozesuen edo tresnen aldaketen nahiz proiektu berriek eragindako lan baldintzen aldaketen ondorioz burututako jarduera prebentiboen konstantzia
  • Langileen kontratazioan edo lanpostuaren aldaketan izandako prebentzio-jardueren konstantzia
  • Langileen gaitasun eta prestakuntza agiriak eta aldi baterako lanerako enpresen lan-arriskuen informazioa
  • Aldi baterako lanerako enpresei, beren esku jarritako langileen errekonozimendu medikoen beharrei edo eskaerei buruzko informazioa eskaintzea
  • Aldi baterako lanerako enpresen langileen gaitasunei buruzko ziurtagiri medikoak
  • Enpresa kontratistei/subkontratistei, lan esparruan gertatu ahal diren lan-arriskuei buruzko, prebentzio neurriei buruzko eta larrialdietarako aplikazio-neurriei buruzko informazioa eskaintzea
  • Enpresa kontratisten/subkontratisten jarduerak sortutako arriskuei buruzko eta hartutako prebentzio neurriei buruzko informazioa eskaintze
  • Enpresa kontratisten/subkontratisten langileen gaitasun profesionalen eta lan-arriskuen prebentzio gaitasunen egiaztagiriak bermatzea
  • Enpresa kontratistek burututako arriskuei buruzko ebaluazioak
  • Lan instrukzioak. Lan berezietarako baimenak
  • Makinak, tresnak eta produktu kimikoak eskuratzeko garaian, indarrean dagoen araudia betetzen dutela egiaztatzea
  • Zirkunstantzialki zerbitzutik kanpo dauden makina eta instalazioen kontsignatzea

4. LANGILEEN INFORMAZIOA ETA PRESTAKUNTZA

  • Langileei beren lanpostuen lan-arrisku orokor eta espezifikoei buruzko informazioa eta hauen aurrean hartu beharreko prebentzio neurriei buruzko informazioa eskaintzen zaizkiela ziurtatzeko, dokumentu idatzi baten beharra.
  • Langileei enpresako larrialdietako neurriei buruzko informazioa eskaintzen zaiela ziurtatzeko, dokumentu idatzi baten beharra
  • Enpresan prebentzio-funtzioa daukaten pertsonen trebakuntza ziurtagiriak
  • Aldi baterako lanerako enpresek kontratatutako langileen trebakuntza ziurtagiriak
  • Enpresan lanean hasten direnean, eta funtzio aldaketak gertatzen direnean, prebentzio gaietan, maila teorikoan, praktikoan, langilearen beraren lanpostuan bereziki eta ekipamenduaren erabileran, enpresako bertako langileen nahiz kanpokoen hasierako prestakuntzari eta etengabeko prestakuntzari buruzko egiaztagiriak
  • Lan instrukzioak jarduera arriskutsuetan eta segurtasun arauetan
  • Larrialdietarako plana
  • Lehen sorospenetako jokaera-arauak
  • Larrialdietarako planean agertzea ekipamenduen erabileran, suteen kontrako baliabideen eta aurreikusi daitezkeen bestelako neurrien instrukzioak

5. LAN-ARRISKUEN PREBENTZIOEN ARAU OROKORRAK

  • Lan eremuetan txukuntasun eta garbitasun jokaeren araua
  • Segurtasunaren seinaleztapena
  • Babes pertsonalerako ekipamendua eta lanerako arropa. Entregatze-kontrola
  • Ekipamendu eta tresnen erabileraren segurtasun arauak

6. GORABEHEREI, LAN INSTRIPUEI ETA GAIXOTASUN PROFESIONALEI BURUZKO IKERKETAK

  • Gorabeheren, istripuen eta gaixotasun profesionalen ikerketak. Egun bat baino gehiagoko istripu eta gaixotasun profesionalen lan ezgaitasunen erregistroa
  • Lana burutzean langileek jasandako kalteei buruz Lan Autoritatea jakinaren gainean jartzea

7. LANGILEEN OSASUNAREN ZAINTZA

  • Lanpostuaren ondorioz gerta daitezkeen arriskuen ikerketa. Protokoloen asignazioa.
  • Ekintzen planifikazioa
  • Langileen Gaitasunen ziurtagiriak
  • Prebentzio-gidaliburua ez betetzearen ondorioz, prebentzio-zerbitzuei eta enpresei jarritako zigorrak

Besteen Prebentziorako Zerbitzu guztiek, lan-arriskuen prebentzioa espezialitate prebentibo guztietan, Higiene Industrialean, Ergonomian, Psikologia aplikatuan aholkatzen duen enpresan egoki ezarria izango dela eta neurriak hartzen direla eta langileen osasunaren zainketa ematen dela bermatu beharko du

LAN-ARRISKUEN PREBENTZIO aholkularitzaren KALITATEAK enpresak lehiakortasunagatik bereizten ditu. Horregatik, ziurtatu zure KANPOKO PREBENTZIO-ZERBITZUA ASPA EUSKADIren esku dagoela.

LAN-ARRISKUEN PREBENTZIOAREN KALITATERAKO elkartea

Carlos I etorbidea, 11, Etxabea
20011 Donostia
Telefonoa: 943312680
Fax:943210220

www.aspaeuskadi.esinfo@aspaeuskadi.es • 943 312 680