
Goian aipaturiko lelopean aurkezten da laneko bide-segurtasuneko istripuen aurkako kanpaina, laneko istripu hilgarrien %50 direnak. Kanpaina honen sustatzailea ASPA Euskadi da (Euskal Herriko Prebentzio Zerbitzuetako Elkartea), Eusko Jaurlaritzako OSALANen laguntzarekin, eta helburua da, gizarte-eragileak laneko bide-segurtasunarekin loturiko istripuek duten garrantziaz jabearaztea eta soluziobideak aurkeztea.
ASPA Euskadi, Prebentziorako Zerbitzuen Elkarteak, eta OSALANek jartzen dute kanpaina informatzaile hau abian, eta helburua da, “in itinere” gertatutako istripuei zein misioan bertan suertatzen direnei aurre egitea, hau da, lanerako bidean -joatean zein bueltatzean- gertatzen direnei, edota lanean bertan gertatzen direnei.
2010ean, finkatutako azken datuen arabera, 645.964 bajadun lan istripu erregistratu ziren. Horietatik 76.441 “in itinere” izan ziren (%11,80), eta 43037 (% 6,66) misioan gertatutakoak. Guztira, bien artean, % 18,46, eta horietatik, 757 istripu hilgarritik, fatalak suertatu zirenak 370 izan ziren, %48,87a, hain zuzen ere.
Istripu larrietan ere joera berdina da, istripu larriak, misioan zein “in itinere”n, guztiarekiko %33a dira.
Gainera, kontuan izan behar dugu errepideetan dabiltzan garraiolarien zati handi bat autonomoez osatuta dagoela, eta azpi-kontratazioa oso hedatua dagoela haien artean. Garraiolari autonomo horietako bat ez dagoenean segurtasun sozialaren babespean, lan istripua izanik jasan ditzaketen istripuak ez dira kontatzen LSHIN-en, eta estatistiketan istripu arruntak bezala jasotzen dira, ez laneko istripu bezala. Datu horiek zera erakusten digute, laneko istripu hilgarrien %50 lanerako bidean gertatzen direla, alegia. Eta irakurketa horrek lan-istripu horien neurriaren garrantzia ematen digu.
Kanpainaren ikuspegia hurrengoa da:
Enpresarientzako aholkuak.
Soluziobide gisa “errepideetako mugikortasun planak” egitea proposatzen dugu.
Gaiaren inguruko hainbat soluzio eta praktika on jasotzen duten planak DGTek duen www.seguridadviallaboral.es web atarian aurki daitezke.
Neurri asko hartu daiteke laneko bide-segurtasunarekin loturiko istripuak gutxitzeko, hurrengo hauek adibidez:
Langileentzako aholkuak.
Enpresetan jartzeko, modu errazean diseinaturiko, kartelen bidez informatzea proposatzen dugu. Hurrengoak, besteak beste: